2015(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena

Diktadorearen "trebeziak" hitz egiteko orduan


Hona hemen bi bideo non Francisco Franco demostratzen du, alde batetik, bere bentrilokia-gaitasuna eta, bestetik, beste hizkuntzen menperatzea, hain zuzen ere ingelesa. Listen and repeat!






2015(e)ko martxoaren 14(a), larunbata

Frankismoa (1939-1975)

SARRERA ETA DEFINIZIOA


1939ko apirilaren 1ean amaitu zen Gerra Zibila eta nazionalen garaipenak botere absolutua eman zion Francori “Estatu berria eraikitzeko eta Espainia inperial eta katolikoa berreskuratzeko.


ERREGIMENAREN DEFINIZIOA: Francoren gobernu pertsonala ez ezik, politika eta gizarte sistema ere izan zen, pixkanaka bilakatuz irauten jakin izan zuena
Diktadura pertsonala izan zen, eskubideak eta askatasunak urratu zituena, erreprimitzailea izan zena eta ez zuena ideologia landurik»Hasieran sinbolo, lege eta erakunde faxistak erabili zituen eta batzuk amaierara arte iraun zuten»Beste batzuk, berriz, desagertzen joan ziren, batez ere faxismoek Bigarren Mundu Gerra galdu eta gero. Konstituziorik, alderdi politikorik eta eskubide zibilik gabeko Estatua zen, legezkotasun demokratikorik gabe. Gai honetan ikusiko dugun teoria hemen daukazu antolatuta mind map batean. Bukatzeko, Memoria de España bildumaren ordubeteko bideoa ikus dezakezu, gai osoa ederki laburtzen duena, eta material osagarria padlet honetan daukazu.